XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡ EUP..!

BERTSO-BERRIAK ELKO-NEVADA'TIK ZARA-KONDEGI ' TAR JON EUZKALDUN JATORRAK, JARRIAK

( 1 )

Bizkai'tik urrun bizi gerala
Ementxe Amerike ' tan,
Gure lana ardi-zaintzia
Azkenengo urtietan
Zer jazotzen dan jakin gurarik,
Beti gure errietan
Oso ederto etortzen dira,
EUZKO-DEI'ko orrietan.

( 2 )

Urtiak luze egiten jakuz
Burua astun, ixerdi larriz,
Bustita sarritan galtzak
Batzuetan bero larregi
Bestietan barriz otzak,
EUZKO-DEI onek poztuten ditu
Sarritan gure biotzak
.

( 3 )

Gure Bizkai ' tik kanpora gera
Azkenengo ainbat urtez,
Amerika ' ra etorri giñan
Desgraziz edo zubertez
Euzkaldunok zabal gabiltzaz
Euzkal-erritik apartez
Eskerrak batuten gerana
EUZKO-DEYAren Bitartez.

( 4 )

Osasunik izaten bada
Jaun-Goikua ' ri eskerrak,
Alakon-baten ikusiko doguz
Bizkai ' ko toki ederrak,
Ezin giñakez inoiz-be aztu,
Gure itxaso basterrak,
Ara begira ipinten gaitu
Gure Euzkaldun indarrak.

( 5 )

Lekeitxo, Ea, Elantxobe ta
Beste andik gorakuak,
Gure erriak antxe dirade
Dirauzku gure barruak.
Aita ta Ama aintxe dirala
Bai eta lagun urkuak,
Jabon daizela zeruetatik
Danon gure Jaun-Goikuak.

( 6 )

Ezin neike geyagorikan
Jarraitu emendik gaur,
Nere laguntzat ementxe ditut
Saldiya eta bi txakur
Nere itzak geratzen dira
biotzez baña labur
Orain guztio'ri Agur...

Zarakondegi'tar Jon'ek, Nevada'ko Elko ' tik